Familia ostatua da gurea, L’Estartiteko erdigunean kokatuta hondartzatik 50. metrotara, 12 logela aire girotuarekin eta mota anitzekoak, itsasora begira, St. Anna kaleara, barrura… batzuk bikoitzak eta beste batzuk familiarrak.
Bere kokagune ezin-hobeak, herriko merkataritza gunean eta oinezkoen alderdian, hondartzara zein portura ibiltzen joatea ahalbidetzen du; bertatik, kaira sartzeko aukera izango duzu gure bezeroek gehien baloratzen duten esperientzia batez gozatzeko. Itsas txangoak Illes Medes eta inguruko kostaldera, “Parc Natural del Montgri, Illes Medes i Baix Ter” barruan kokatutako naturgune babestua, Mediterraneoko paisaia ikusgarrienetako bat, non itsasoko eta lurreko habitat ugari zure zain dauden.
Prezio oso lehiakorrak eskaintzen ditugu L’Estartiten jarduera ezagunenetarikoez gozatu nahi dituzten talde txikientzat, urpekaritza Les Illes Medeseko itsas hondoaz gozatzeko. Zure lehenengo aldia bada, zein prefesionala bazara, urazpiko paradisu honek, bere baitan, posidonien hondoak, koralak, mero edo otarrainak bere habitatean ezkutatzen dituena, ez du inor axolagabe utziko.
Gure bezeroek gosaria ingelesaz gozatzeko aukera izango dute eguna ondo hasteko, hainbat ogi mota, zuku, zereal, hestebeteak, fruta eta nola ez tomateak ogia edo croissant egin-berrian igurtzeko.
Gosari ordutegia luzea da, goiztiarra izan, zein L’Estartitek eskaintzen duen gaueko bizitzaz gozatu baduzu, kafe on bat dastatu ahal izango duzu beti. Goizaldez bidaiatu behar baduzu piknik-gosari txiki bat prestatzeko aukera dago.
Ezin dugu ahaztu gure beheko solairuko jatetxea aipatzeaz, menuak prezio berezietan ditu ostatuko bezeroentzat eta, gainera, karta fin bat inguruko plater tipikoenekin.
Ostatuak maletentzako zaindegia eskaintzen du eta kutxazain automatikoa Sta. Anna kalean.
Galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Gure ostatuan onartutako txartelak honakoak dira: Visa – Mastercat – Maestro – American Expres – Ticket Restaurant – Gourmet Check – Sodexo